XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARRASATEErri dana, gizon eta emakume, Jaunartzen izen zan goizean goiz; zortziretako mezetan, abesti ta abar, eleikizun polita egin zan umetxoen lenengo jaunartzea zan-eta; gure ikastolako mutiko txiki batzuek ere ikusi nituan Erriyo leio ta sapailloak apainduta egon ziron kolgaduraz.
Meza Nagusitan eliz-jantzi berriak atera zituzten apaizak; oso ederrak dira; dana urrezkoak, eta Erresusta'tar Juana andre elizkoi zanak emengo egun gorri artan zozialistak il zuten D. Dagoberto'ren arreba zanak G.B.) ortarako utzitako diruz erosiak, Artxipreste jaunak esan zuanez.
Ondorenak.- Casa del Pueblo osteko etxe baten amar urteko nexka bat il zan eguenean.
Egun ilun artan etxetik ikusi bait-zituan gizonak tiroz jo ta iltzen, arrezkero ez du izan onik eta azkenean il egin da Kandida Irarte nexkatila polita.
(O.S.) Laguntzen diegu etxekoei naigabean.
Ondoren beltzak utzi ditu egun ark.
Erria apaindu zan eta gudariak ere arrantxo obea izan zuten.
Zenbailen osatu dedila.
Gazte jendea poz zan; soldaduak ez dago zer esanik.
Datorren urtera arte Jaungoikoak gura badau.
Eusko Langillen ikastolako ikale